Izana · Lege-oharrak

Pribatutasun-politika

Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 26a

1. Nork tratatzen ditu zure datuak

2. Zer datu biltzen ditugun

3. Zertarako erabiltzen ditugun

Ez dugu erabaki automatizaturik hartzen, ezta profilik egiten ere zure datuekin.

4. Oinarri juridikoa

Zure baimena, formularioko laukia markatu eta zure emaila berresten duzunean ematen duzuna (DBEO, 6.1.a art.). Nahi duzunean ken dezakezu, eta horrek ez du eraginik izango aurretik egindakoan.

5. Zenbat denboran gordetzen ditugun

Harpidetuta jarraitzen duzun bitartean. Baja ematen baduzu, zure datuak ezabatzen ditugu, legeak gordetzera behartzen gaituenak izan ezik.

6. Norekin partekatzen ditugun

Ez ditugu zure datuak saltzen ezta lagatzen ere. Hornitzaile hauek tratatzen dituzte, gure izenean bakarrik:

Hornitzaile horietako batzuek Europako Esparru Ekonomikotik kanpo trata ditzakete datuak. Halakoetan, Europako Batzordeak onartutako bermeekin egiten dute, hala nola EB-AEB Datuen Pribatutasun Esparruarekin edo kontratu-klausula tipoekin.

7. Zure eskubideak

Zure datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea eska dezakezu, baita tratamenduari aurka egitea, hura mugatzea edo datuak beste zerbitzu batera eramatea ere (eramangarritasuna). Idatzi izana@izana.eus helbidera, zein eskubide erabili nahi duzun adierazita.

Emailetatik baja emateko, nahikoa da email bakoitzaren amaierako estekan sakatzea.

Zure datuak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamatu dezakezu (www.aepd.es).

8. Adingabeak

Gure formularioak amei, aitei eta helduei zuzenduta daude. Ez dugu 14 urtetik beherakoen daturik biltzen, haien ama, aita edo tutorearen baimenik gabe.

9. Cookieak

Webgune honek ez du analitikako ezta publizitateko cookierik erabiltzen.